Ongi etorri!
Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietako graduko lehenengo mailaren lau ikasle gara
(Euskal Herriko Unibertsitatea, UPV/EHU). ALTXA! proiektua, 12-16 urteko ikasleentzat
martxan jartzea erabaki dugu, bereziki, Euskal Pilotaren ezagutza bermatzeko eta jarduteko
modu ezberdinak ezagutzeko. Hori dela eta, egingo dugun bi orduko saio honetan,
birziklatutako eta autoeraikitako materiala darabilen Euskal Pilota inklusiboko hainbat
jarduera topatuko dituzu. Irribarrak, laguntasuna, estrategiak… Anima zaitez!
Bereziki 12-16 urteko ikasleentzat bideratutako proiektua da. Izan ere adin horietan lotsa,
alferkeria, ezezagunari beldurra izatea… gertatzen diren gauza ohikoenak dira.
Hori dela eta, proiektu honekin, sesio batean, pilotaren munduko joko-jolasak ezagutzeaz
gain, jokatzeko konfiantza osoarekin sentituko direla eta kirola maitatzen amaituko dutela
frogatu nahi dugu. Eta horrekin batera, bakoitzak bere materiala egin dezakeela eta horiek
jolasetan forgatzea oso interesgarria iruditu zaigu. Azkenik, hori gertatzerakoan, haien
kide eta lagunei kirol honen garrantzia eta dibertitzeko modu oso eraginkorra dela
komunikatzea da gure helburu.
Ander Gonzalez. JFKZ - 1.maila
ErantzunEzabatuKontuz ibili! Testuan zehar lehenengo eta hirugarren pertsonaren artean aldatu egiten duzue irakurleei zuzentzerakoan. 12-16 urteko gazteentzako ekintza da, hortaz, hasieran egin duzuen bezala haiei uneoro zuzentzea lehenengo pertsona erabiliz aukerarik aproposena ikusten dut nik.
Irati Ibinaga. JFKZ - 1go maila
ErantzunEzabatuAupa talde!
Lehenik eta behin, zorionak egindako lanarengatik! Lan txukun eta argia egin duzuela ikusten da! Informazio guztia era egokian antolatu duzuela iruditzen zait, eta hau, txukun adierazi duzue. Blog-ak egitura erabilterreza du eta honek asko laguntzen du irakurlearen arreta mantendu eta duzuen informazio guztia kuxkuxeatzeko. Izugarri gustatu zait Xabier Otamendirekin egin duzuen elkarrizketa horren bideoa txertatu izana, horrek, gertutasun izugarria transmititzen diolako edozein ikusle eta entzuleri. Horrez gain, saioaren egituraketari dagokionez, bertan erabiliko den materialaren argazki bidezko azalpena oso egokia eta bisuala ikusi dut. Honekin batera, jarduerak azaltzeko erabilitako bideoek ere, hauen ulergarritasunean laguntzen dute, eta oso aproposak dira.
Horrez gain, aipatu nahiko nuke, saioaren helburuei dagokienez, hauen zehaztasun falta somatu dudala. Garrantzitsua ikusten dut helburuak ongi zehaztea, ondoren, jardueren nondik norakoak ongi finkatu ahal izateko. Saioaren egituraketa orokorra ere faltan bota dut, topaketak iraungo dituen bi ordu horien inguruko denboralizazio eta antolaketa globala, alegia. Honek, saioa ongi estrukturatzen laguntzen duela iruditzen zait, bezeroei begira, noski. Erreferentziei dagokienez, testuetan zehar ez ditut ondoren zuek zitatutako erreferentzia berdinak ikusi; beraz, tentuz ibili horrekin, erabiltzen diren testu guztiak azaldu behar baitira erreferentzietan, eta testuetan, hauetatik ateratako ideien aipuak. Bukatzeko, kontuz testuarekin! Zenbaitetan, eskuinera joan zaizue idatzitakoa, eta hortaz, zenbait informazio ez dago irakurgarri. Erabili duzuen tipografiarekin ere, adi ibili, atal batzuetan letra mota ezberdinak erabili baitituzue.
Hau horrela, lan polita egin duzue!
Mireia Gonzalez,
ErantzunEzabatuBloga hau, beharrezko informazioa ematen du eta oso ulergarria da. Informazioa ondo dago banatuta ataletan. Prestatu dituzten jolasak saiorako originalak iruditzen zaizkit eta umeentzat dibertigarriak. Beharbada, gehiegizko informazioa eman dute kasu batzuetan, eta pixkat luze xamarra dirudit baina orokorrean lan bikaina egin dute, horrenbestez 9 bat jarriko nieke.
Ebaluazio irizpide nagusien inguruko oharrak:
ErantzunEzabatu-Datuak jasotzeko informazio iturri ezberdinak aipatu dira baina ez dira guztiak erabili.
-Bloga argia da.Testua ordenatuta (ataletan banatua) eta informazio esanguratsuaz osatuta dago.
-IKTren erabilera ematen da. Argazkiak eta bideoak gaineratu dira.
-Blogaren diseinuari dagokionez, testua atal batzuetan eskuinera mugitu zaizue eta irakurtzeko zailtasunak izan ditut.
-Taldekideen parte hartzeari dagokionez, ariketak egiterako orduan guztiak ageri dira.
-Azkenik, hizkuntzaren aberastasunari eta kalitateari dagokionez, idatzia argia eta ortografia akatsik gabea da.
Ebaluazio irizpide zehatzen inguruko oharrak:
-Sarrera aproposa baina ez oso erakargarria umeentzat.
-Instalazioa bakarra da baina ondo deskribatuta dago.
-Sortutako materiala eraikitzerako prozedura aurkeztean, gehiago sakonduko nuke prozedura idatziz eta bideoren bat eskegiz.
-Elkarrizketa oso aproposa iruditu zait eta gainera azalpenaz gain, bideo bat eskaini dute.
-Saioaren planifikazioa faltan bota dut.
-Saioaren helburu zehatzak ere gehiago sakonduko nituzke, saioa ongi finkatzeko.
-Ariketen deskribapenari dagokionez,ariketak ondo azalduta daude eta gainera bideoak gaineratu dituzte.
Araitz Erezuma, Hezkuntza eta kirol fakultatea 1.go maila
Lehen ebaluazio irizpideari dagokionez, erreferentziak modu egokian jarri dituztela begi bistakoa da, izan ere, erreferentzien atalean ez ezik, erabili dituzten testuetan ere jarri dituzte. Aurkezpenari buruz bestelako iritzia daukat, testua justifikatu gabe izateak eta hasierako irudi faltak erakargarritasuna kentzen dio orrialdeari. Orrialdea ez zait itxura ederrekoa iruditzen. Aipatu berri bezala, argazkiak ere ez zaizkit iruditzen politegiak direnik, bistara erakargarriagoak egin zitezkeen. Hala ere, bloga erabiltzeko erraza da, ez dago galtzeko aukerarik.
ErantzunEzabatuBideoen atalean, taldekideak ez ezik beste ikasle batzuk ere azaltzen direla gustatu zait. Izan ere, jolasak beti ez daude ikasle gutxirentzat prestatuta edo komenigarriagoa da gehiagorekin aritzea, beraz, laguntza eskatzea ona da.
Hizkuntzari erreparatuta aipatu nahiko nuke, garrantzia gehiago eman beharko geniokeela idazteko manerari. Gaizki ez dagoela iruditzen bazaigu ere, era jasoan idazterakoan puntuazio ikurrak edo a itsatsiak zaindu egin behar dira.
Bigarren ebaluazio irizpidearekin jarraituta, uste dut ez litzatekeela soberan izango sarrera bat egitea, saioaren helburuak zeintzuk diren eta helburu hauek zergatik aukeratu dituztenaren arrazoiak emanez. Instalazioak aldiz, ondo aukeratu dituzte beren ezaugarriak modu egokian emanez. Materialekin berdin egin dute, nahiz eta, berek sortutako material gehiago ikustea gustatuko litzaidakeen.
Bukatu aurretik, aipatzea gustatuko litzaidake oso interesgarria iruditu zaidala Xabier Otamendiri eginiko elkarrizketa. Halako giroan elkartzeko tarte bat hartu izana estimatzekoa da.
Antton Aizpurua Aldape, Hezkuntza eta Kirol fakultateko ikaslea.
1. Ebaluazio irizpide nagusien inguruko zuen oharrak (e-rubrika):
ErantzunEzabatuDatuak jasotzeko 6 erreferentzi erabili dituzte eta testuan ondo erabilita daude.
Aurkezpena argi eta txukun dago, gainera galderari erantzuten dio, baina ez dituzte grafikoak erabili.
IKT tresnen artean bi erabili dituzte, bideoak eta argazkiak.
Bloga erakargarria eta erabiltzeko erraza da, atal desberdinak oso argi daude.
Bideoetan eta argazkietan taldeko partaide guztiak agertzen dira, hau da, guztien parte-hartzea ikusten da.
Testuak ondo ulertzen dira baina falta ortografiko batzuk daude, gainera, batzuetan aditzak pertsonaz aldatzen dituzte.
2. Ebaluazio irizpide zehatzen inguruko zuen oharrak.
Saioaren helburuak oso orokorrak dira. Materialak nola sortu ondo azalduta dago argazkiekin, ez denez erreminta konplexua ez da beharrezkoa gehiago jartzea. Material baliabideen eta instalazioen gastua jarri dute. Gainera oso ondo dago blogaren gaiaz aparte Xabier Otamendirekin jarri duten bideoa.
Idoia Martinez Irisarri, JFKZ-ko ikaslea
1. Ebaluazio irizpide nagusien inguruko zuen oharrak (e-rubrika).
ErantzunEzabatu• Datuak jasotzeko informazio-iturri ezberdinak erabili eta testuan ondo aipatu dira.
• Aurkezpenaren argitasuna egokia da, testua ordenatua dago eta zehastasunez idatzia dago.
• Erabilitako bideo eta argazkiak era egokian erabili dira.
• Bloga erakargarria, argia, ordenatua eta atal ezberdinetan banatuta dago.
• Bideoetan taldekide desberdinak agertzen dira.
• Hizkuntzaren aberastasuna eta kalitatea egokia da eta idatzia argia da.
2. Ebaluazio irizpide zehatzen inguruko zuen oharrak.
• Praktikak nori zuzenduta dauden argi azaltzen da sarreran.
• Saioaren helburu espezifikoak es dira agertzen.
• Praktikak egingo diren instalazioak eta honen kokalekua garbi azaltzen da.
• Sortutako materialak eraikitzeko prozedurak ondo azaldu dira.
• Ariketen deskribapenak eta saioaren dinamika era argian azaltzean dira.
• Aurreikusitako gastuak ere azaltzen dira.
• Bestelako ekarpenak ere azaldu dira eta baita erreferentziak ere.
Xabier Garmendia - JFKZ 1.Maila
Ebaluazio irizpideak:
ErantzunEzabatu- Datuak jasotzeko informazio-iturri ezberdinak erabili dituzte. Informazio-iturri horien erreferentziak gaineratu dituzte eta zuzenak dira.
- Aurkezpena argia da, zehaztasunez idatzia dago eta argi eta garbi ulertzen da.
- IKT-tresnen erabilera egokia da. Bideoak eta argazkiak erabiltzen dira, bai material sorkuntzan bai ariketetan.
- Bloga erabilterraza, argia, ordenatua eta gainera erakargarria da.
- Bideoetan taldekide guztiak parte hartzen dute, nahiko ongi daude.
- Idatzia ez da oso erakargarria baino argia eta akatsik gabea da.
Ebaluazio irizpide zehatzen inguruko oharrak:
12-16 urte biatrteko ikasleentzako ariketa aproposak iruditzen zaizkit, dibertigarriak dira eta. Saioaren dinamika eta helburuak ez daude ongi azaldutak. Blog-aren hasieran saioaren helburuak aipatzea eta azaltzea falta da.
Unai Martinez Garde, Kirol Fakultatea 1.maila
Oso lan ona egin duzuela iruditzen zait. Hasteko nor zareten azaldu duzue, zuen argazki bat erabiliz, eskertzekoa den kontua. Saioaren nondik norakoak egoki adierazi dituzue, oso baliagarri diren bideoak txertatuz, baita materialen prestakuntza ere irudien bidez.
ErantzunEzabatuInstalazioari buruzko informazioa ere ugaria da. Gainera informazioa aberasteko elkarrizketa bat ere jarri duzue. Hobetzeko batzuetan informazio gehiegi bezala dago astun xamarra egin daiteke, bestalde kontuz 1. Eta 3. pertsona aldaketekin. Zorionak lan bikaina.
Juan Sorreluz JFKZ 1. maila
1.Ebaluazio irizpide nagusien inguruko zuen oharrak:
ErantzunEzabatuAurkezpena nahiko argia da (agian hasierako letra aldatuko nuke, ez baita oso erakargarria), eskatutako guztia azaltzen da eta testuak ordenatuta daude. Datuak jasotzeko informazio-iturri ezberdinak erabili dituzte (6 artikulu-liburu) baina informazio-iturri horien linkak ez dira agertzen. IKT-tresnen erabileraren aldetik, hainbat bideo eta argazki erabili dituzte, baina argazki bat ez da ikusten. Blogaren diseinua argia denez, erabiltzeko erraza da eta atal guztiak azkar aurkitzen dira, izena emateko formularioa edo helbidea izan ezik.
Taldekideen artean kolaborazio lana dagoela ikusten da, bideoetan denek agertzen direlako. Eta idatzitako testua argia da, ortografia akatsik gabea eta erabilitako hizkuntzaren aberastasuna egokia da.
2.Ebaluazio irizpide zehatzen inguruko zuen oharrak:
Saioaren helburuak zein diren argi azaltzen dituzte eta zein adineko umeentzat zuzenduta dagoen ere bai. Oso ideia ona iruditu zait poster bat egitea informazio osoarekin.
Instalazioen argazkiak eta helbidea agertzen da eta lekuaren neurriak, telefono zenbakia eta edukiera ere bai.
Saioan erabiliko diren materialak agertzen dira eta gastuak aurreikusi dituzte eta gainera, birziklatutako materialak nola egin bideoekin azaltzen dute.
Inklusioari ere garrantzia eman diote eta
Egingo diren ariketen azalpenak bideoekin erraz ulertzen dira eta Xabier Otamendiri egindako elkarrizketa oso interesgarria iruditu zait.
Ane Alcázar, JFKZ, 1.Maila
Datuak jasotzeko informazio-iturri desberdinak erabili dituzte eta testuan aipatu dituzte. Aurkezpen argia da, testua ondo antolatuta dago eta txukun adierazita dago, gainera testua zehaztasunez idatzita dago. Ariketak azaltzerako orduan bideoak erabili dituzte eta horrela ariketak hobeto ulertzen dira, gainera taldekide guztiak ikusi daitezke bertan. Materialak egiterako orduan ere irudien bidez azaldu dute eta elkarrizketa bideo moduan jarri dute eta hau asko gustatu zait. Bloga erabilterraza dela esango nuke, atal guztiak erraz aurkitzen dira eta idatzitako testua argia da, ez dago ortografia akatsik eta hizkuntzaren aberastasuna egokia da.
ErantzunEzabatuSaioaren helburuei dagokienez, esango nuke ez daudela zehaztasunez azalduta eta saioaren egitura orokorra ere faltatu izan zait, hau da, topaketak iraungo dituen bi orduen antolaketa. Instalazioaren inguruko informazioa argi jarri dute eta materialak eraikitzeko prozedimendua argazkiak erabilizcondo azaldu dute.
Olatz Etxebarria, JFKZ 1. maila
Ebaluazio irizpideak:
ErantzunEzabatuBlog hau nahiko ondo dago. Informazioa ondo antolatuta dago eta aurkezpena ona da. Testua ondo ordenatuta dago. Blogaren diseinua ona da eta erraz erabiltzen da. Erreferentziak modu egokian jarri dituzte. Bideoak erabili dituzte ariketak irudikatzeko. Bideoetan taldekide guztiek agertzen dira. Deigarria iruditu zait beste taldeko kideek ere parte hartzea bideoetan.
Irizpide zehatzak:
Gustatu zait “Kirol inklusibo” zati bat jarri dutela. Instalazioaren argazki bat ipiniz gain,instalazioaren neurriak eta datuak jarri dituzte. Faltan bota dut materialen argazki gehio edo bideo bat.Xabier Otamendirekin egindako elkarrizketa asko gustatu zait eta bideoa polita iruditu zait. Blog ederra!
Laura San Juan (JFKZ, 1.MAILA)