TOPAKETA

Euskal pilotaren topaketa Urtarrilak 18an gauzatuko da,  goiz osoa erabiliko dugu hortarako. Larunbat hortan 9:00etatik aurrera Adurtzako frontoian monitoreak umeen zain egongo gara. Umeak etortzen joaten diren einean, material autoeraikituari buruz hitz egiten hasiko gara eta geroago erabiliko dugun materialaren oprestakuntzan harituko gara lehen.  Detergente boteak bukatu ahala takoen sorkuntzan arituko gara. Umeek sortuko duten takoak Saioa bukatutakoan beraien etxeetara eramango dituzte eta nahi dutenerako berrerabili izango dute.

Material guztia bukatu ostean, saioa hasiko dugu, 2 orduz jokoetan ibiliz. Pilotalekua hainbat eremutan banatuko ditugu, batera hainbat jokotan ibiliko gara eta ume bakoitzak nahi duen jokoan aritu ahal izango da. Jokoak aldatuz joango gara, beraien interesa galtzen den heinean. Gainera beste monitore bat ertzean egongo da, nahi duenak material autoeraikitzen jarraitu izanez gero aukera izateko.

Ariketak eta jolasak bukatu ostean, guztiok batera elkartuko gara goizari itxiera bat emateko. Topaketa 14:00 etan amaituko da.

Saioan jorratuko ditugun helburu zehatzak hauek izango dira:
-Elkarlanean aritu
-Elkarrekiko errespetua sortu
-Euskararen erabilera sustatu
-Euskal pilotarekiko interesa sustatu
-Dibertsioa lortu

2 ORDUKO PILOTA SAIOA:

 “EL PISTOLERO”: 

Denen artean borobil bat osatuko dugu, bat erdian jarriz. Lehenengo norberak 
bere izena esango du ondokoek jakin dezaten. Ondoren erdikoak begiak itxita 
dauzkala norbait seinalatuko du, seinalatua izan dena makurtu egin beharko da 
eta beste biek bestearen izena esan beharko dute ahalik eta azkarren. Bestearen 
izena azkena esan duena erdira joango da pistolariaren lana egitera.
ALTXORRA ETA PIRATAK: 
Ikasleak bi taldetan banatuko ditugu bakoitza zelaiaren alde batean kokatuz. 
Norberaren zelaian beste taldekoen etxea egongo da, bertan hamar 
pilota daudelarik. Helburua besteen pilotak hartu eta beraien zelaiko 
etxean uztea da. Arerioaren etxean harrapatuak izan daitezke eta libre 
geratzeko taldekideren batek txokala eman beharko dio. Pilotak banan 
banan hartu behar dira eta pilota guztiak hartzen dituen taldeak irabaziko 
du jolasa.

Ondoren, kantxa hiru zatitan banatuko dugu non bakoitzean ariketa mota 
bat egongo da eta 3 taldetan banatuta errotatzen joango dira denbora bat 
pasa ondoren. 
                                                  
1.ZATIKO 1. ARIKETA: Hasteko, kantxan zehar banatuta egongo dira 5 ikasleak, 
bakoitzak 1etik  5era bitarteko zenbaki bat izango duelarik. Lehenengoak sakea 
egin ondoren, hurrengo zenbaki bat esan beharko du eta honek eman beharko dio
kolpea pilotari. Dinamika hau errepikatuko da, hots, kolpea ematen dion bakoitzak
hurrengo zenbakia esan beharko du (komenigarria da zenbaki denak esatea, 
partida bukatu bakoitzeko esan ez den zenbakiren bat egon bada, berak egingo du
hurrengo sakea).
 
1.ZATIKO 2. ARIKETA: Beste taldea 1. ariketa egiten dagoen bitartean besteak 
txoteo  deituriko ariketa egingo dute. Borobilean jarriko dira ikasleak eta bat 
erdian. Kanpokoek pilota eskutan hartu eta gorantz bota beharko dute ondoren 
boleaz eman eta beste bateri pasea emateko, erdikoa pilotaren ibilbidea mozten
saiatu behar da eta lortzen badu pilota azkena ukitu duena erdian jarriko da.

2.ZATIKO 1. ARIKETA: ERDIAN BIOK: Zelaiak hiru eremu edukiko ditu eta aurreko
eremuan bikotekide bat egongo da eta atzean bestea. Aurreko eremuan pilotak 
bote ematen badu bikoteko aurrelariak joko dio nahiz eta gero pilota atzera joan.
Atzean bote ematen badu  atzekoak eta erdiko eremuan jotzen badu bietako 
edonork. Jokalariak nahi duten lekuan egongo dira baina aurretik erabaki beharko
dute nor aurrelaria eta nor atzelaria. Tantoa egiterakoan rolak aldatu egingo 
dituzte puntua lortu duen bikoteak eta 3 tantotara jokatuko da.
2.ZATIKO 1. ARIKETA: Tenisaren antzeko ariketa bat izango da. Bi zatitan banatuko
dugu eremu txiki bat, erdian konoekin sarearen itxurakeria eginez.Bi hirukoteren
artean partidua egingo da eta zelaiak ez du mugarik izango, hala ere peloteoaren 
itxura handiagoa izango du tenis partida bat baino.
3.ZATIKO 1. ARIKETA: SUAVIBALL: Arropa garbitzeko xaboien potea hartu eta
beheko zatia moztuko diogu, horrela, poteak tapoia edukiko duela kontuan hartuz,
pilota jasotzeko erreminta bat sortu dugu. Behin erreminta dugula barrenetan 
ibiliko gara. Kolaborazioan pilota frontisera bota behar da, beti potean jasoz pilota 
eta horrekin jaurtiz. 1:1 geratzean bi tantotara izango da eta irabazleak bizitza bat 
lortuko du.


2 iruzkin:

  1. Ander Gonzalez. JFKZ - 1.maila
    Saioaren nondik norakoak topaketaren ezaugarririk esanguratsuena da azken finean, eta horregatik bi elementu bota ditut faltan. Alde batetik, ariketak azaltzeaz gain, saioak zer helburu dituen aipatzea eta hasiera batetik gazteek jakitea zer egingo duten orokorrean. Beste alde batetik, ariketa bakoitzari denbora zehatza zenbatekoa izango den finkatzea.

    ErantzunEzabatu
  2. Antton Aizpurua Aldape. JFKZ

    Niri iruditzen zait bloga erakargarriagoa izateko testuak justifikatu egin behar zenituzketela, baita hasierako orrialdea politagoa egin.

    ErantzunEzabatu