SARRERA

Kaixo! JFaren eta Kirolaren zientzietako fakultatean ikasten hari garen 4 neska gazte gara! Pilota arloko proiektua da hau, denbora luzez landu eta garatu duguna. Gure helburua, birziklatutako materialaz sorturiko zein inklusiboak diren saioak diseinatu/aurrera eramatea. Ahal dugun heinean informazio baliagarria atxikituz. Ia gustuko duzuen eta baliagarria egiten zaizuen! 





7 iruzkin:

  1. a. Ebaluazio irizpide nagusien inguruko zuen oharrak (e-rubrika).

    -Hasteko, argi ikusten denez, datuak jasotzeko informazio-iturri hainbat eta desberdin erabili dituzte; hala nola, web-orriak, artikuluak, elkarrizketa, bideoak…
    -Blogaren itxurari dagokionez, informazioaren aurzkezpena argia eta garbia da; hau da, testua era egoki batean antolatuta dago eta ulergarria da.
    - Argi ikusten denez, kolaborazio lana agertzen da ariketen atalean sartzen zarenean (partaide guztiak ariketen azalpena egiterakoan ikus daitzezke).
    -Elkarrizketaren atala batez ere asko gustatu zait esku pilotara jolasteko erabiltzen diren takoen erabilpenari buruz hitz egin dutelako.
    -Idatzia erakargarria eta argia da. Ez dira akats ortografiko asko sumatzen.

    b. Ebaluazio irizpide zehatzen inguruko zuen oharrak.

    -Blogaren hasieran ikus daiteke nola sortu duten eusku pilotako Saioa 12-16 urteko ikasleentzat bideratuta dagoela eta nola saioaren helburuak garatuta dauden era erakargarri eta garbi batean.
    -Baliabide ekonomikoak eta instalakuntzak era egoki batean adierazita daude, baina material birziklatuari dagokionez, faltan bota dut autoeraikitako esku pilotako pilota baten sorkuntza eta zesta-punta moduko erreminta autoeraikiaren sorkuntzaren bideoa.
    -Diseinatu duten ideia garatzeko erabilitako artikulu eta elkarrizketen erreferentziak jarri dituzte.
    -Ariketen deskribapena eta saioaren dinamika ulergarria eta interesgarria iruditu zait.

    Oier Villanueva Aurrekoetxea, Jarudera Fisikoa eta Kirolaren Zientziak- 1.MAILA

    ErantzunEzabatu
  2. Ebaluazio irizpide nagusien inguruko oharrak:
    Datuak jasotzeko informazio-iturri ezberdinak erabili izan dituzte, esaterako, web-orriak,bideoak,argazkiak… Informazio iturri horien erreferentziak gaineratu egin dira, baina ez dira guztiak aipatu.
    Blogaren aurkezpenari dagokionez, aurkezpen argia ikusten da.
    Testua zuzena eta argia da, mezua ondo ulertzen da.
    IKT-tresnen erabilerari dagokionez bideoak eta argazkiak erabili dituzte.
    Blogaren diseinua erabiltzeko erraza da, ez dago zailtasunik informazioa bilatzeko, baina atal batzuetan testua eskumarantz mugitu zaizue eta zaila egin zait irakurtzea.
    Atal ezberdinak aurkeztuak dira blog-ean, irizpide zehatzetan eskatutakoa bertan dago idatzita.
    Lana talde moduan egin dutela ikusten da, argazkian talde osoa agertzenbaita.
    Hizkuntzaren erabilera aberatsa izan da, kalitate onekoa.

    Ebaluazio irizpide zehatzen inguruko oharrak:
    Sarrerari dagokionez ondo azalduta dago norentzat zuzenduta dagoen topaketa.
    Helburu espezifikoak ondo azalduta daude.
    Materialari dagokionez ondo azalduta dago, baina bideoren bat faltan bota izan dut, nola egin hobeto jakiteko.
    Saioak egiteko erabiliko diren instalazioak ondo zehaztuta daude, baita aurre ikusitako gastuak.
    Ariketen deskribapenean helburu zehatza zein den azaltzea bota dut faltan. Bideoak lagungarriak izan dira ariketak hobeto ulertzeko.
    Asko gustatu zait Xabierren elkarrizketa, oso interesgarria izan da eta erabilgarria.
    Argazki bat ezin izan dut ikusi.
    Dena den, lan oso ona da.

    Sara Garaitagoitia Sabas, JFKZ 1.maila

    ErantzunEzabatu
  3. Ebaluazio irizpide nagusien inguruko oharrak (e-rubrika):
    -Datuak jasotzeko informazio-iturri ezberdinak erabili dituzte eta horien erreferentziak gaineratu dituzte. Erreferentziak zuzenak dira, baina testuan agertzen direnekin ez datoz bat.
    -Bloga ongi egituratuta dago eta argia da, informazioa erraztasunez bilatu daiteke. Hori bai, kontuz ibili zenbait ataletan testua eskuinerantz joaten baita eta ezin da ongi irakurri bertan jartzen duena. Baina orokorrean, informazioa argia da eta ongi egituratuta dago.
    -IKT tresnen erabilera egokia egin dute argazki eta bideoak erabiliz.
    - Bloga erabilterraza da oso erraz ibili zaitezke atal batetik bestera inongo arazorik gabe. Erakargarriagoa egitearren argazki gehiago eta letra gutxiago jarriko nuke, edota kolore gehiago eman. Hasiera batean ez baita oso erakargarria.
    -Denen parte hartzea nabarmen ikusten da bideoetan taldekide guztiak azaltzen baitira. Elkarrizketa oso interesgarria iruditu zait eta bideo moduan igo izanak gertutasuna ematen dio.
    -Batzuetan zein pertsonatan idatzita dagoen nahastu egin dira eta akats ortografiko batzuk daude. Baina orokorrean oso ondo dago idatzita.

    Ebaluazio irizpide zehatzen inguruko oharrak:
    -Lehen atalean, argi azaltzen da nori zuzenduta dagoen saioa, 12-16urte inguruko haurrei hain zuzen ere.
    -Saioaren helburu espezifikoak sarreran argi eta garbi uzten dituzte, inklusiboa den eta birziklatutako materiala erabiliz 12-16 urteko ikasleekin egin daitekeen saio bat diseinatzea.
    -Saio hau aurrera eraman ahal izateko eskura dituzten instalazio eta materialak ere aurkeztu dituzte. Baita material horiek nola sortu, argazki batzuen bidez. Ariketen aurkezpena ere egokia iruditu zait, ulertzen laguntzeko bideoekin. Gainera gastuak aurreikusi dituzte.
    -Blogaren atal batean inklusioari eta berrerabilitako materialei buruzko informazioa eman dute eta bertan hainbat erreferentzia erabili dituzte.

    Orokorrean, oso lan ona iruditu zait.

    Maddi Arratibel Cabezas. Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren zientziak, 1.maila.

    ErantzunEzabatu
  4. Ioritz López Enguita (JFKZ, 1.MAILA)

    Aupa talde!

    Orokorrean blog ona eta landua iruditu bazait ere, pare bat gauza hobetu daitezkeela esan dezaket, aipatuko ditudan gehienak bigarren mailakoak izan arren. Lehenik eta behin, blogaren diseinuari dagokionez nahiko gordina dela uste dut. Nire ustez, kolore biziagoak jarriz erakargarriagoa bihurtuko litzateke. Beste alde batetik, baina aldi berean diseinuarekin nahiko erlazionatuta, hainbat orrialdeetan hitzak banatuta ageri dira (esaterako lerro baten amaieran “d” bat agertzen da bakarrik, eta hurrengoaren hasieran “uelarik”), baina aurretik esan bezala ez du gehiegizko garrantzirik. Amaitzeko, Xabier Otamendirekin egindako elkarrizketa bikaina iruditu zaidan arren, ariketen deskribapena argitzeko erabili dituzuen bideoak nahiko laburrak direla uste dut. Gainerako dena oso ondo dago osatua.

    Zorionak neskak, oso lan ona!

    ErantzunEzabatu
  5. 1. irizpide nagusiak:
    Hainbat informazio-iturri erabili dira, gainera hauen erreferentziak aipatu dira. Blog-a nahiko ordenatuta dagoela iruditu zait, izan ere, arlo espezifiko bakoitzeko atal konkretu bat eskaini zaio eta oso garbi adierazten dute zer aurki dezakegun atal bakoitzean. Testuari dagokionez, azalpenak oso garbi ulertzen direla esan dezaket, nahiz eta atal batean 2 lerro eskuineko aldetik atera; erakargarriagoa egiteko grafikoren bat gehituko nuke. Hainbat bideo eta argazki erabili dituzte, bai saioa azaltzeko baita materiala nola egiten den azaltzeko baita elkarrizketa bat txertatzeko; gainera horietan taldekide guztiek parte hartu egin dute. Erabilitako ortografia oso argia eta zehatza dela iruditu zait, eta zerbait hobetzekotan erakargarritasunari dagokionez zerbait gehio sakonduko nuke.
    2. irizpide zehatzak:
    Saioen sarreratxo bat egin dute eta hauen zargaitiak eta helburuak garbi adierazi dituzte. Ariketen deskribapenak ondo azalduta daude baina hainbat gauza faltan bota izan ditut, hala nola, ariketa bakoitzaren helburuak edota ariketa bakoitzari ezarritako denbora. Aurreikusitako gastuak kalkulatu eta jarri dituzte eta horretaz gain, birziklatutako materialaren onurak eta kirol inklusiboaren inguruko hainbat informazio gehigarri idatzi dituzte.
    Mikel Nicolay, JFKZ 1.maila

    ErantzunEzabatu
  6. Xabier Gil, JFKZ 1.maila:

    Ebaluazio irizpide nagusiei dagokioenez, zuen bloga oso ongi dago. Izan ere, informazio iturri ugari erabili dituzue (testuan non txertatuta dauden ez da agertzen) eta blogaren argitasuna eta diseinua oso egokia da irakurlearentzat. Bestalde, IKT tresnen erabilera ere bikaina izan da, oso erabilgarriak diren bideo eta argazkiak txertatu baitituzue (elkarrizketa dotorea ere). Gainera, esan beharra dago kolaborazio lana nabaria izan dela ere, txertautako argazki eta bideotan taldekide guztien presentzia ikusten baita.

    Ebaluazio irizpide zehatzekin jarraituz, blogaren sarrera oso ongi egina dago. Hala ere, honako honetan zuen hitzekin eginiko ekarpenak bota ditut faltan. Horrez gain, material baliabideetan autoeraikitako beste erraminta edo elementu bat gehitzea ez legoke gaizki. Azkenik, ariketen diseinua bikaina dela esango nuke eta hori gutxi izango ez balitz, irakurleekin partekatu duzuen elkarrizketak aberastasun maila handia ematen dio blogari.

    Orokorrean lan bikaina egin duzue eta oso erabilgarria benetan!

    ErantzunEzabatu