XABIER OTAMENDI-rekin kolaborazioa

2017ko Udan ezagutu genuen Xabier Otamendi, 76 urteko Eskoriatzar (Gipuzkoa) pilotazalea.
Gure taldeko Irati Etxebarrieta zein beste lagun batek ezagutu zuten hain zuzen ere.
Herriko jaietako azken egunean tradizio den “Kontzejupe-ko pilota txapelketan” parte hartzekotan
zirenez, entrenatzen hari zirelarik ezagutu zuten. Urtetan zehar, emakume oso gutxik hartzen dute
parte txapelketa honetan. Esan bezala, entrenatzen zeuden bitartean, Xabier Otamendi agertu zen.
Izugarri arritu zen bi neska gazte bertan ikusteaz, ilusioz bete zitzaion barrena.
Astebete beranduago, herriko bihotza den plazan batu ziren berriz ere Xabier Otamedirekin.
Honek, material birziklatu pila ekarri zien, eta “takoak” egiten erakutsi zien, ondoren,
jada erabiliko ez zuen material guzti hura bi neska gazteei emanez. Honela hasi
zen gerora inoiz baino bereziagoa izango zen kultur transmisioa...


Bi urte beranduago, berarekin harremanetan jarri gara. Berriz ere, proiektu
honetan murgiltzeko eskaintza egin diogu eta pozez onartu du. Hona hemen
Xabier Otamendiren zatitxo bat.

Eta aldez aurretik, eskerrik asko berari talde guztiaren partez!



Gure saioan takoak egiten irakastearen garrantzia:


3 iruzkin:

  1. Ander Gonzalez. JFKZ - 1.maila
    Asko gustatu zait Xabierrekin eginiko elkarrizketa hau, oso interesgarria eta pertsonala. Hobetzeko alderdi bat aipatzekotan, bai atal honetan eta gainontzekoetan, bloga erakargarriagoa eta batez ere txukunagoa aurkezteko, testua justifikatuta agertzea ezinbestekoa ikusten dut.

    ErantzunEzabatu
  2. Jarraian ebaluatuko dudan bloga Altxa du izena. Blogean sartzen zarenean erraz ulertzen da non dauden atal bakoitza. Gainera atal horiek ondo ordenatuta daude eta argi azaltzen da informazioa. Ortografia aldetik ez ditut akats nabaririk sumatu.

    Jarduerak politak eta erakargarriak dira eta gainera bideoak erabili dituzte ariketak azaltzeko. Horretaz aparte, materialak nola sortu dituzten ere azaltzen dituzte argazkien bidez, beraz, IKT erabilpen egokia egin dute.

    Beste alde batetik informazio iturriak egokiak dira eta bibliografiak era egokian jarri dituzte. Azkenik pertsona baten kolaborazioa izan dutela ikusten da eta hortaz, informazio gehiago gehitzen dute haien blogera.

    Unai Nabaskues Lasheras. JFKZ 1. MAILA

    ErantzunEzabatu
  3. Alberto Masa Novo.

    Hona hemen blog honi buruzko egin dudan komentarioa:

    Ebaluazio irizpide nagusiei dagokienez, datuak jasotzeko informazio-iturri desberdinak erabili dira eta, orokorrean, blogaren estruktura argia da.

    IKT baliabideen erabilpena oso ona izan da, bideo eta argazki desberdinez bloga betez. Hala ere, eta nahiz eta jolasak bideoekin nahiko argi geratu, jolas bakoitzeko irudi grafiko digital bat baliagarria izan zitekeela uste dut.

    Hizkuntzaren aldetik bloga nahiko aberatsa dela uste dut: euskara txukunean idatzita eta jolasak ondo azalduta.

    Aldatuko nukeen elementuetako bat diseinua da, batez ere aurreneko ikusketa batean, sartzen diren pertsonak gehiegi ez dituela erakarriko uste dut, fondo, titulo eta testuen letren kolorearengatik bereziki.

    Asko gustatu zait Xabier Otamendirekin egindako kolaborazioa. Istorio polita!

    ErantzunEzabatu