BIRZIKLATUTAKO ETA AUTOERAIKITAKO MATERIALA + KIROL INKLUSIBOA


Hezkuntza fisikoa irakasteko oso erabilgarria da materia berrerabiltzea,
oso sortzailea baita. “Materialak ez dira ezinbestekoak joko-jolasentzako,
baina bai dira oso baliotsuak ikasleen atentzioa jarduerara erakartzeko”
(Pág 1) (Palacios et al.2001)

Palacios et al. (2001), birziklatutako materialaren funtzioak zeintzuk diren
azaltzen ditu:
-Jarduera Fisikoaren eduki guztiak lantzea ahalbidetzen du.
-Jarduera ezberdintasuneei aukera handiak ematen die.
-Ikaslearen eta materialaren arteko erlazio askeago bat sortzen du,estereotipoak 
alde batera utziz.
-Jarduera Fisikoa irakasteko material espezifikoen beharra ukatzen du.
-Edozein maila ekonomikoko eta edozein ikastolako ikasleak jarduera fisikoaren 
edukiak eskuratzea errazten du.
-Heziketaren planteamendu berriei atea irekitzen die.
Irakasleak materialaren berrerabilpena sustatu nahi du berre ikasleengan,
horrela gizarte honen ez beharrezko kontsumo handi hau leunduz.

Jarraian, birziklatutako materialaren erabilpenaren onurak azaltzen dira:
- Lortzeko errazak dira.
-Ekonomikoki gutxi suposatzen du.
-Sormena garatzen laguntzen du.
-Bigarren aukera ematen zaie materialei.
-Ingurunearekin kolaboratzeaz gain, errespetatu egiten da.
-Material berria praktikarako sortzeak dakarren poztasuna.
Helburu Nagusia: Natura zaintzeak eta errespetatzeak duen garrantzia ikasleei kontzientziatzea. Horrekin batera, eguneroko gizarte kontsumidore
honetan erreflexio jarrerak piztu.
KIROL INKLUSIBOA
Proiektu honetan inklusioa landuko dugu, persona guztiek eskubidea
daukatelako hezkuntza bat izateko (Flem & Keller, 2010) eta bertan
partehartzaile eta onartuta sentitzeko (Reid,2003). Heziketaren bidez,
norbanako konpetentziak eta esperientzia motrizak garatzeko aukera
izanez (Evan & Penney, 2008). Standalen jarraitzaile izanez (2015),
jarduera fisikoan inklusioa defendatzen dugu, norberaren ezberdintazunak
onartzen eta guztiei hezkuntza berdina ematen, talde murriztatzaileak
,hala nola, dibertzitate funtzionala eta generoa alde batera utziz.
 
Llamas eta Suarezen (2004) arabera, kirola eta hezkuntza fisikoa ezinbestekoak
dira balore sozialak eta pertsonalask garatzeko, modu honetan elementu
pedagojiko eta formatibo bezala erabiliz. Horregatik, Hezkuntza Fisikoko ikasle
bezala, Euskal Pilotan ere integrazio baloreak landuko ditugu. Hortarako,
gure egitura Kontaktuaren eta Panifikatutako Portaeran oinarrituta dago
(Ajzen, 1991), biak portaeraren formakuntzarako ebidentzia eraginkorrez
aztertuta. Beraz, Hernandezek dioen bezala (1994) konpetentzia hauek landuko
ditugu: araua errespetatu, talde lanaren arima, koperazioa, lehiakortasuna edo
gainditzea.







2 iruzkin:

  1. Ander Gonzalez. JFKZ - 1.maila
    Kontuz ibili! Lehenengo eta azkenengo paragrafoetan lerro pare batek eskumatik ihes egiten dute.

    ErantzunEzabatu
  2. Antton Aizpurua. JFKZ

    Orrialde honetako mugak nahi gabe pasa egin zaizkizue. Bestalde, aipatu nahiko nuke hizkuntzaren erabilerarekin tentuz jokatu beharko genukeela. Bukaerako irudia gaztelaniaz topatu baduzue ere, euskaratzeko ahalegina egin beharko genukeela uste dut.

    ErantzunEzabatu